Podcast

200428 BOROBILA 1 Irungo Alarde Parekidea (2020-04-29 13:00:46)


Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, Irungo Alarde Parekideak ekainaren 30ean Alardean desfileatzari uko egin dio.

Alarde Tradizionalak ez du oraino erabaki ofizialik hartu, baina COVID19aren ondorioz jende pilaketak debekatuko dituztela ikusirik, buruzagiek iragarri dute, ekainaren 30ean ospatzerik ez badago, ez dela gibelatuko, ezeztatu baizik. Irungo Alardeen historia luzea kontuan hartzen badugu, 1808az geroztik zazpigarren aldia izango da Alardea ezeztatzen dela. Lau urteko etenaldia izan zuen Lehen Mundu Gerran, eta Espainiako Gudu Zibilean ere, 1937 eta 1938an ezeztatu zen halabeharrez. 

Azken berriak

Hondarribiko oposizioko udal taldeek egoera ekonomiko eta sanitarioaren aurrean, herritarrak laguntzeko ahalegin handiagoa egin dezala galdegin diote

Noiz arte?

Deskonfinamendu ezberdina Bidasoaren alde batean eta bestean

Uda berezia aurreikus daiteke

Hondarribia dantzan aurten ere, baina beste gisan

COVID-19aren krisia dela eta Hendaian ospatzekoa zen euskal preso eta iheslarien aldeko “Futbol7” ere txapelketa bertan behera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika