Podcast

Korrikak lehen urratsak eman ditu eskualdean txikien eskutik

Beñat Alzaga eta Mattin Sorzabalbehere, Bidasoako AEk-ko ordezkariak


Korrikak lehen urratsak eman ditu eskualdean txikien eskutik

Hondarribiko eskolartekoek ekin diote Korrika Txikien itzuliari. Hondarribiko Ikastola, Egiluze eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako LHko ikasleek, astearte goiz honetan Arma Plazatik San Pedro kalerako bidea egin dute euskararen alde lekukoa eskuz-esku eramanez. Bidasoko AEKko ordezkariak bertan zirela Korrikaren atarikoa aipatu, ibilbideak ekarriko dituen azken orduko aldaketak, eta apirilaren 9an egun osoan zehar eskualdean izango diren kultur jarduerak errepasatu ditugu Beñat Alzaga eta Mattin Sorzabalbehererekin.

Hendaia eta Irunen ere

Irunen, aldiz, ostegunean ospatuko dute 3LH, 4LH eta 5LHko ikasleekin. Ikastetxe guztiek parte hartuko dute aurtengoan, eta ibilbidea 10:00etan hasiko da Hondarribia kaletik (San Vicente de Paul ikastetxe paretik) Zabaltza plazarainoko bidean. Hendaian, aldiz, ostirala goizean 10:00etan Gaztelu Zaharretik abiatuko dira.

Gogoratu, bestalde, ostiralean ere, Gazte Korrika egingo dela Irunen lehen a ldikotz, nerabeentzat. Gazteen ekimenez antolatutako Gazte Korrika honen deialdia ikastetxe guzietara zabaldu dute. Eta haien asmoa da, 22. Korrika honetan Irunen harrera egokia baldin badu, bi urte barru Hondarribiko edota Hendaiakoei ere luzatzea, eskualde mailakoa bilaka dadin.

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika