kukutza indarrez hustu dute 25 atxilotu eta 35 zau
21 sep, 2011
Kukutza indarrez hustu dute. 25 atxilotu eta 35 zauritu
Ertzaintza iritsi da Bilboko Kukutza Gaztetxearen laugarren solairura eta gaur goizaldetik itxita zeuden 50 lagunak atxiki ditu. Goizeko 05:00etan hasi da Ertzaintza Gaztetxea husten, furgonetez, tanketez eta helikopteroaz lagundurik, eta eraikinaren barruan eta kanpoan kargatu du. Hainbat lagun zauritu ditu, horietako bat, Kukutza barruan egindako karga batean aurpegian pilota batekin jota. Gainera, tanketa batekin sartu dira Gaztetxe barrura, eta barra zena txikitu dute. Gutxienez 25 lagun atxilotu ditu, batzuk eserialdia egin eta desobedientzia leporatuta; horiekin batera Iñaki Carro abokatua eta kazetari bat atxiki dituzte. (berria.info)
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"