Podcast

Kultur agendan lehenbailehen berriz egoteko itxaropena du Kemen dantza taldeak (2021-05-14 14:05:56)

Kultur agendan lehenbailehen berriz egoteko itxaropena du Kemen dantza taldeak

Pandemiaren kontrako neurrien arintzearekin batera, dantza talde ez profesionalei entseguak ez ezik, dantza emanaldiak antolatzeko baimena eman die Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 8ko dekretuan. Neurri zorrotzak bete beharko dituzte, beste kultur ekitaldietako antolatzaileek bezala: areto itxietan, gehienez, edukieraren erdia, 400 pertsonako mugarekin. Eta leku irekietan ere, edukieraren erdia baino ezingo da bete, eta, gehienez, 600 pertsona. Betiere, maska jantzita eta eserita egon beharko dute ikusleek, eta aulkiak aldez aurretik banatu beharko dira kaleko zein aretoko ikusgarrietan. Ordutegien aldetik, 22:00etarako amaituta beharko du emanaldi orok, barruan zein kanpoan.

Urrats txikia izanagatik ere, itxaropenez hartu dute euskal dantza taldeek. 2020ko martxoaz geroztik geldirik baitaude, eta arnasa berritzea suposa diezaieke. 

Azken berriak

300 lagunek parte hartu zuten joan den igandeko bizikleta martxan

LAB-ek Irunen "bizi baldintza duinen alde" manifestatzeko deia egin du

Bueltan da Kontenporanea kultur topaketa

Irungo Harrera Sareak "negatiboki" baloratu du Eusko Jaurlaritzarekin eginiko bilkura

Hendaiako Aklearre kultur elkarteak, « Dantza, jalgi adi plazara » emanaldia antolatu du

Argiak eta Baltsan Elkarteak Ziburuko 2. Euskal liburu eta disko azoka antolatu dute

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika