Podcast

20505 Tokiko Gaia ANTXETA Kultur (2020-05-06 07:46:45)


Kultur leherketa proposat du Abotsanitzek

Argi dago normaltasun berriak hutsune nabarmenak izango dituela epe luzera begira ere. Baina artistak ez ezik, herriz-herri sektore kaltetuenetakoa da kultur eragileena. Kultur agendarik ezean, herria gelditua da, eta horrek eragina du ere herriko komertzio eta ostalaritzan ere. Hau kontuan hartuta, eta herria berpiztu nahian, pilaketa masiborik eragingo ez luketen dozenaka ekitaldi proposatu ditu Abotsanitz udal taldeak krisiari aurre egiteko. Kultur Leherketa gisa izendatu dute ekinbide hau.

Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramaleak esplikatu digu kulturak ekonomia pizteko gaitasuna duela sinetsita herriko etxean aurkeztu duten proposamena zertan datza.

Hala, merkataritza suspertzeko edota ostalaritza sustengatzeko laguntza publikoekin bezala, Herriko Etxeak kultur eragileek antolatutako jarduera hauetan inbertsio publikoa egin dezala galdegin dute. Bestela, nekez biziraungo dute herrietako kultur eragile txikiek.

Horren irudiko, Irunen, Kabigorri kultur ateneoak egin duen larrialdizko laguntza deialdia. Martxoaren 14an itxi zutenetik ez dute diru iturririk, eta egoera janezina bilakatu denez, babes kanpaina bat plantan eman dute, herritarrek euro baten truke egitasmoa babes dezaten. Mementukotz 32 lagunek bat egin dute. Lagundu nahi duenak, www.teaming.net/kabigorriateneoa loturan egin dezake.

Eta herritarren sustengua aipatuta, Hendaian ere, aurten 17.a izan behar zuen preso eta iheslarien aldeko FUTBOL7 txapelketa bertan beheranutzi behar izan dute. Urtero Euskal Herri osoko 50 taldek parte hartzen dute, eta 600 pertsona inguruk bazkaltzen dute, eguna elkarrekin iragan eta kontzertuekin bukatuz. Ipar Euskal Herrian preso eta iheslarien alde urtero biltzen den diruaren zati handienetako bat ekitaldi honekin bildu ohi dela ohartarazi dute. Eta beraz, aurten ezeztatu denez, crowdfoundig edo diru bilketa herritarra deitu dute, labur.eus/futbol7lagundu estekan sustengatu daiteke. 

Azken berriak

Hondarribiko oposizioko udal taldeek egoera ekonomiko eta sanitarioaren aurrean, herritarrak laguntzeko ahalegin handiagoa egin dezala galdegin diote

Noiz arte?

Deskonfinamendu ezberdina Bidasoaren alde batean eta bestean

Uda berezia aurreikus daiteke

Hondarribia dantzan aurten ere, baina beste gisan

COVID-19aren krisia dela eta Hendaian ospatzekoa zen euskal preso eta iheslarien aldeko “Futbol7” ere txapelketa bertan behera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika