Podcast

Kulturan datorrena aurkezteko, asteburu osoko programa prestatu dute Hendaian irailaren 22tik 24ra

Nara Perez, Hendaiako Mendizolan kulturguneko arduraduna


Kulturan datorrena aurkezteko, asteburu osoko programa prestatu dute Hendaian irailaren 22tik 24ra

Hendaiako kultura denboraldia aurkezteko, Gaztelu eta Varietes zinemagelan hiru eguneko egitaraua antolatu du herriko etxeak. Urtean zehar Hendaiaz kanpoko ikusleak ere erakarri nahi dituzte aurten.

Badira hiruzpalau urte Hendaiako herriko etxeak ‘Kultura Denboraldia’ aurkezteko ekitaldi bat antolatzen duela, sartzea ospatzeko. “Hainbat ikusgarri eta publiko zein artistekin topaketak antolatzen ditugu kalean, uda bukaerako kultur eskaintza indartu, eta datorrena iragartzeko”, azaldu digu Nara Perez Hendaiako Mendizolan kulturguneko arduradunak. Aurten hiru egunez egingo dute sasoi aurkezpena.

Hiru egun datorrenaren aperitiba gisa

Irailak 22an Gaztelu aretoan, parte-hartzeko dei batekin hasiko dira. Izan ere, ikusgarri baten ondotik, lekukotasun batzuk esatea galdegingo zaio publikoari, eta urriaren 29an Mendizolan kulturgunean aurkeztuko duten ikusgarri bat osatzeko baliatuko da material hori. Egun berean, Nanua konpainia eta kontzertuak izango dira, pintxo-pote batekin borobiltzeko.

Irailak 23an, programa zabalagoa izango da. Dantza Hirian Festibalaren eskutik, bi dantza pieza aurkeztuko dituzte 18:00etan, ondoren Frigo pailazo ikusgarria, eta azkenik, berritasun nagusia. 20:30ean dantza emanaldia, eta ondotik, “Levitation” izeneko dantza eta musika ikusgarri handia.

Hilaren 24an igandearekin, aldiz, Varietes zinemagela izango da eszenatokia. Bertan dantzari lotutako bi film proiekzio proposatuko dituzte. Eta bertan abendua bitarteko programazioa aurkeztu ondoren, ‘Bilaka’ eta ‘Vendaval’ konpainien eskutik ikusgarri bana proposatuko dute.

Aurtengo helburuen artean, neguan eta ikasturtean zehar Hendaiaz kanpoko ikusleak biltzea dute. Irun, Hondarribia, Biriatu eta Urruñako jende andana bat hurbildu ohi da Hendaian antolatzen diren kaleko kultur adierazpenetara. Baina gero, Mendi Zolan, Varietes zein Gaztelu aretoetan urtean zehar eskaintzen den programazioa ez dute hein berean segitzen. Nara Perezek gogoratu du, kultur abonamendu txartela eskaintzen duela herriko etxeak. Urtean 11 euroko txartela ordainduta, urte osoko ikusgarri guzietako sartzeak 6 eurotan (tarifa planoa) eskura daitezke. Xehetasun guztiak www.hendaye-culture.fr/fr/

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika