Podcast

la cantina de san nicolas ostatuarentzat erdi arok

La Cantina de San Nicolas ostatuarentzat Erdi Aroko pintxo txapelketaren sari nagusia

Gorka Irisarri, Arma Plazako La Cantina de San Nicolas ostatuko sukaldariak eraman zuen asteburuan, Hondarribian ospatutako Erdi Aroko Nazioarteko bosgarren Pintxo Txapelketaren sari nagusia. Hondarribiko ordezkariak 1.000 euroko saria jaso zuen, larunbata goizez Klink elkartean jokatutako lehiaketari esker. Baina lehiaketaren baitan Hondarribiko 10 ostatuetan zehar antolatutako Erdi Aroko Pintxoaren Ibilbidera hurbildutako bezeroek ere, diruxka bat utziko zioten. Izan ere, larunbata eguerdirako pintxo irabazlearen 200 ale salduak zituen. Eta asteburua gero, luze jo du. Nolanahi ere, Gorka Irisarri pozik azaldu da sariarekin. Hondarribiko lehiaketan nagusitu ondoren, nazioarteko lehiaketa honetan bertako ordezkari izatea nahikoa ez bazen, ez zuelako espero lehen saria jasotzea. Gorka Irisarri San Nikolas ostatuak aurkeztutako pintxoak historia zuen beraz, “El Manjar del Peregrino” izenburupekoa, Erdi Aroan Hondarribitik pasatzen ziren erromesek jaten zutenaren gainean oinarrituta baitzegoen. Aski goxoa gainera. Pularda, gazta zaharrarekin egindako krema eta onddo frejitu eta foia mousse batekin biribildutako pintxoa baita. Egun hauetan dastatzeko aukera izango duzue San Nikolasen bertan. Bestalde, Erdi Aroko Hirien Sareko aurtengo bigarren sukaldariri konena, Siguenzakoa izan da. Pintxorik orijinalena Granja de Alcuneza jatetxeko Santos Garcia Verdes sukaldariak eraman baitu. Bestalde, bihar Basque Culinary Center-en ospatuko den Gipuzkoako Pintxo Txapelketan Irun zein Hondarribiko hainbat ordezkarik parte hartuko dute. Irun + Gastronomia osatzen duen Irungo sukaldari taldeak jakitera eman duenez, Irungo lau ordezkari izango dira bertan. Harria jatetxeko Iñaki Barros, Danako jatetxeko David Rodriguez, Gaztelumendi-Antxon ostatu-jatetxeko Felix Manso eta Carlos Sagastizabala, La Agricola ostatukoak izango dira Irungo ordezkariak Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak bere partetik, bertako hiru ostatuk parte hartuko dutela iragarri du. Bixente Muñoz, Gran Solekoa, Goxodendako Carlos Nuez eta David de la Calle sukaldariek eta Batzokiko Iñaki Gezala eta Pili Martiarena.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika