Gero eta hurbilago dago Ekainak 21 eta 22an ospatuko den LAB sindikataren 8. Biltzar nagusia, eta gaur Hendaian bildu dira azken nazio bilkura burutzeko. Argi dute Kongresua krisiak markatuko duela, eta gobernuek krisira eraman duten estrategia ekonomiko berberekin jarraitzen dutela ikusirik alternatiba herritar bat bultzatzeko momentua dela argi dute LABetik. Sindikata indartsuago eta hedatuago dagoela baliatu behar dutela diote, dagoeneko 45.000 bazkide dituelarik.
Euskal langilegoaren hitza defendatzeko burrukan. Gaur Hendaian bildu da LAB sindikatako batzorde nagusia azken nazio bilkura burutzeko, ekainaren 21 eta 22an Iruñan burutuko den Biltzar Nagusira begira. Bertan sindikataren antolakuntza ponentziari eta ponentzia politiko sindikalari aurkeztutako zuzenketak aztertuko dira, eta kongresura begira azken erabakiak hartu dira. Alderdi Politikoen hitzetatik baino herritarren ekimenetik etorriko dela aldaketa dio Ainhoa Etxaide LAB sindikatako zuzendariak.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek