Lakaxita Gaztetxeak gaur "Inoren Ero Ni" eta "Sacco" musika taldeen kontzertua proposatzen du gaueko 22:00etatik aurrera. Baina ez da hor geratuko. Gaztetxeak Irungo hainbat auzo elkarterekin lankidetzan antolatu duen Auzo Antzerki zikloaren baitan, beste bi hitzordu prestatu ditu asteburu honetarako. Bihar, San Migel eta Anzaran auzo elkarteekin batera, “Kaleak geureak dira” lelopean zirko eskola antolatu dute Alberto Anguera plazan. Mikel Valero, Lakaxitako kideak azaltzen digunez, kaleak aldarrikatu eta haurrek kalea bizitzeko duten eskubidea plazaratu nahi dute ekimen honen bidez. (SOINUA)
Horretarako, Zurrumurruka antzerki taldearen eskutik malabareak, ohe elastikoa, pilota erraldoia eta beste hainbat jarduera egin ahal izango dituzte beraz, San Migel auzoko Alberto Anguera plazan, bihar arratsaldeko 17:30etik aurrera. (SOINUA)
Eta igandean, Auzo Antzerki zikloaren baitan, Landetxako auzo elkartean “Munstroa” antzezlana taularatuko dute arratsaldeko 18:00etan.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek