Podcast

landetxako xviii aste kulturala

Landetxako XVIII Aste Kulturala

Irailaren 19tik, 25era Landetxako XVIII Aste Kulturala burutuko da. Gaur, asteartea, arratsaldeko 18:00tan Hegazti elkartean, Hondarribiako Arroka Berri jatetxeko Gorka Cepedak sukaldaritza ikastaroa emango du. Asteazkenean, arratsaldeko 16:00etan Ibilaldi neurtua aterako da auzo elkarteko egoitzatik. Ondoren, 18:00tan Hegazti elkartean, Irungo Labeko etxea jatetxeko Iñaki Izagirrek sukaldaritza ikastaroa emango du. Ostegunean, arratsaldeko 16:00etan Ibilaldi neurtua aterako da auzo elkarteko egoitzatik. Ondoren, 18:00tan Hegazti elkartean, Donostiako Arzak jatetxeko Mikel Sorazu Etxabek sukaldaritza ikastaroa emango du. Ostiralean, arratsaldeko 20:00tan auzo elkartearen egoitzan, "Lluvia seca" filma ikusi eta zineforuma egingo da. Pilotalekuan, 21:30tan, "narniako Kronikak" gau jolasa burutuko da, besteak beste.

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika