Langabeziak behera egin du eskualdean

Albiste pozgarriak ditugu ekonomi arloan. Behingoz langabeziak behera egin baitu eskualdean. Irun-Hondarribian 91 lagunek lanpostu bat lortu zuten apirilean, eta batez bestean %15,5ean kokatu da langabezi-tasa. Lanpostu berri horietatik 86 Irunen eman dira, eta 5 Hondarribian. Hala, Hondarribiko langabezi-tasa %11,6ra jaitsi da, denetara 931 langabetu daudelarik. Eta Irunen, 5.072 langabeturekin %16,6an kokatu da langabezia. Gogoratu beharra dago martxoan %16,9an kokatu zela. Izako apirileko datuekin alderatuta ere, Irunen 58 langabetu gutxiago dago aurten. Hondarribian, aldiz, apirila bukaera huntan 2011koan baino 6 lagun gehiago dira orain Lanbideko zerrendetan izena emanak. Nabarmentzekoa da, eskualde mailan 25 urtez beherako emakumezkoak izan direla apirileko datu positibo horien erantzule. Izan ere, adin eta sexu tarte horretan, langabeziak %8 egin du behera. Gizonezko gazteen artean, aldiz, %5 gutxitu da. Eta 25 eta 45 urte arteko emakumezkoen artean %3,3 murriztu da ere. Halere, 45 urtez gorakoetan langabezia puntu erdi bat emendatu da. Azkenik, aipatu beharra dago ere, lanpostu gehienak eraikuntza sektorean sortu direla, eta industria zein zerbitzuetan ere langabeziak %2,5 inguru gutxitu dela. Nekazaritza eta arrantza sektorea izan da, aldiz, kolpatuena. Langabeziak sektore horretan urtebetean %18 emendatu baita.

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika