Podcast

Jonan Goñi, Bidasoa-Baztan LAB Sindikatuko ordezkaria (2021-04-28 11:41:34)

Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, ekimen andana burutuko dituzte Baztan-Bidasoan.

Gaur bertan emango dizkiete hasiera ekimenei; 18:30ean, Hokoke dokumentala proiektatuko dute Doneztebeko Herriko Ostatuan. LAB eta ERNAI taldetako hizlariak egongo dira bertan eta Huertas de Peraltako nekazarien borrokari buruz arituko dira solasean.

Apirilaren 29an, bihar, Berako Kultur Etxean zaintza lanen inguruko hitzaldia emango dute 18:00etan. Bera, Lesaka eta Elizondoko zahar egoitzetako langileak eta Gaztelu Garralda LABeko Nafarroako sektore arduraduna izango dira hizlariak. Horiek guztiek, lan hitzarmena hitzarmen berria eta duina lortzea dute xede.

Apirilaren 30ean Lesakako Arranon gazteen prekarietateari buruzko hitzaldia egingo dute 19:00etan, LAB eta ERNAIko partaideen eskutik.

Mobilizazioa igandean

Honetaz gain, larunbat honetan, Langilearen Nazioarteko Eguna dela-eta, mobilizazioa egingo dute Elizondoko plazan 12:00etan «langileen egoera eta sistema kapitalistak utzitako suntsipena» salatzeko.

Jonan Goñirekin hitz egiteko aukera izan dugu, Bidasoa-Baztan eremuko LAB-eko ordezkariarekin, eta LAB Sindikatuak prestatutako ekimenen inguruan berarekin jardun gara.

Azken berriak

Udaltzain oposaketan euskara eskakizuna baliogabetzeko epaia aurrekari arriskutsua dela salatu du Aitzondok

Kultur agendan lehenbailehen berriz egoteko itxaropena du Kemen dantza taldeak

280 migratzaileri muga "ilegalki" gurutzatzen lagundu dituen mugalari bat atxilotu dute Hendaian

2025erako Irungo energiaren eredua eskualde ikuspegitik landu nahiko luke EH Bilduk

Ingurumen-hezkuntzan sakondu nahi du Txinzer-ek haur eta helduekin

Mugako korapiloak bere horretan jarraitzen du Alarma Egoera ezeztatuta ere

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika