Podcast

Englantins (2021-09-30 16:04:26)

Hendaiarrak (2021-09-30 16:02:05)

Lapurdiko 12 urtetik gorakoek Pass COVID derrigorrezkoa dute gaurdanik eskolaz kanpoko jardueretan ere

Ekainaren 15az geroztik txertaketa kanpaina 12-17 urtekoen artean ere martxan denez, eta %71k gutxienez txertoren lehen dosia hartua duenez, frantses Gobernuak COVIDari aurre egiteko neurrien artean, osagarri ziurtagiria (Pass Covid) aurkeztea baitaezpadakoa izan dadin agindu du, eskolaz kanpoko jardueretan, bai eta museo eta kultur aretoetan sartzeko ere.

Eskolaz kanpoko jarduera eta kiroletan, neurria derrigorrezkoa izango da elkarteetan bereziki. Eta kontrolak, saio guztietan egitera behartuak dira. Hendaiako Englantins futbol taldeko eta Endaiarrak pilota elkarteko ordezkariak, kezkaturik agertu dira, gainerako kirol klubetan bezala, entrenamendu eta partidetarako euren jardunean eragin zuzena duelako. Eta kontrola nola eta zein baldintzetan egin beharra dagoen ere, ez delako argi orainidik.  

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika