Podcast

Larreaundin euskararekiko begirunea sustatzeko dinamikan sartu da auzo elkartea

Iker Eizagirre, Larreaundi-Olaberria auzo elkarteko kidea


Larreaundin euskararekiko begirunea sustatzeko dinamikan sartu da auzo elkartea

Abenduaren 3ko Euskararen Eguna aitzaki hartuta Eguzkitza ikastetxearekin lankidetzan antolatutako egitarauarekin batera, aurretik ere hasi dira auzoko komertzio, ostatu eta eragileekin euskararekiko jarrerak baikorrak lantzen.

Euskaraldia ariketa soziala martxan den egunotan, eta abenduaren 3a begiz jota, Irungo Larreaundi-Olaberria auzo elkartean konbentzituta daudea auzoko hurbileko harremanetan, erosketak egiterakoan, eskola patioan eta etxeetan bezala, auzoko karriketan ere, euskara gehiago erabili ahal dela. Auzotarrak animatu nahian euskara ikasteko klaseak proposatu nahi dituzte auzo elkartean bertan. Eta kalera begira, gai direnen erabilera ez ezik, euskara menperatzen ez dutenen jarrera baikorrak sustatzeko "Euskarak saria du" dinamika abian jarri dute.

Iker Eizagirrek, auzo elkarteko kideak azaldu digunez, "oso proposamen sinplea da, dinamikara batu diren komertzioetan euskaraz egiten baduzu, lehen hitza euskaraz eman edo jarrera positibo bat erakutsi, zozketa baterako txartela irabaziko duzu". Zozketa Euskararen egunean egingo dute, abenduaren 3an antolatu duten jaialdian. Momentuz, Kimua taberna, Lurra belardenda, Fabrica de Migas kafetegia, Super Mercado Larreaundi, Nekazari Etxea, Marte sorkuntza tailerra, Larrea janariak (janari prestatua), FYLab gorputz zaintza zentroa batu dira ekimenera. Baina aurrerantzean erronka iraunkortu eta handitzen joango delakoan dira. Zozketa abenduaren 3an antolatu duten jaialdian egingo dute.

Izan ere, Euskararen Egunerako Eguzkitzako ikasleek euskarazko materialen bigarren eskuko azokarekin hasiko dira 11:30an ikastetxe aldameneko Eguzkitza kalean. Eta 16:30etik aurrera eskolan bertan bingoa, haur jolasak, txokolatada eta hainbat animazio izango dira.

Aurretik, aldiz, beste bi ekimen egingo dituzte. Auzo elkartean haurrentzako ipuin kontalaria egingo dute abenduaren 1ean 17:00etatik aurrera. Eta azaroaren 26an, larunbata honetan Egukzitza kaleko autobusaren markesinan hitzordua eman dute mural baten margoketa era parte-hartzailean egiteko.

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika