Podcast

Lehen emaitzek irudikatutako aldaketarako nahikeria berretsi, eta igandean etxean ez geratzeko deia luzatu du EH Baik Hendaian (2021-06-23 16:04:51)

Lehen emaitzek irudikatutako aldaketarako nahikeria berretsi, eta igandean etxean ez geratzeko deia luzatu du EH Baik Hendaian

Hendaian, Urruña-Pausun eta Biriatun, joan den igandeko hauteskunde departamentalen lehen itzuliaren emaitzak behin liseritu dituztela, heldu den igandeko bigarren itzulira begira jarri dira indar politiko ezberdinak. Komunistek sozialisten aldeko bozka emateko kontsigna eman duten bitartean, bozken %29,31rekin lehen indarra bilakatu den EH Baik bere programaren pundu nagusiak eta linea gorriak berretsi ditu gaur. Ezustean harrapatu ditu lehen indarra izatea, eta herritarren aldaketarako nahikeriarekin batera, lehen itzuliaren abstentzioarekin arrangura adierazi dute gaur. Izan ere, hiru bozkazaletik bi etxean geratu ziren igandean.

Herritarrak mobilizatzeko deia luzatu du gaur EH Baik. Elkartasun eta justizia soziala, etxebizitza eskuragarriak gazteei eskaintzeko proiektuak, AHTaren kontrako oposizio irmoa eta egungo trenen modernizazioarekin batera, auto pribatuaren zirkulazioa mugatzeko, garraio kolektiboa eta Erlaitzako errepidearen behin betiko hestea batetik, eta hiriguneetan oinezko eta bizikleten aldeko erronka ekologikoa markatu dute. Era berean, Hendaiako Portuaren optimizazioa, eta laborantxa lurren atxikitzearekin, tokiko ekoizpen eta laborantxa ondasunak sustengatuko dituzten proiektu oro babesteko xedea adierazi dute.

Iker Elizalderekin, EH Baiko hautagaiarekin, hitz egin dugu goiz honetan. 

Azken berriak

Herritarraren beharrak erdigunean jartzen jarraitzeko akordioetarako prest agertu da EH Bildu Irunen

Hondarribia beste ikuspegi batetik interpretatzeko Argazki Rallya antolatu dute

Aiako Harria, erreferendumaren alde EHa eta Katalunya lotuko dituen ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen harria

Kontigentzia Plana indartu arren, zenbait migrante kalegorrian jarraituko dutela salatu du Harrera Sareak

Arrantzaleen egunean sare konpontzaileak erdigune, eta behin betirako Portu auzoko bihotz-bihotzean ere

2022an Alardea guztiok batera ospatzeko, etenaldia hausnarketarako probestea eskatu du EH Bilduk

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika