Podcast

Azken hiruzpalau urteotan eskualdeko zenbait ikastetxeetan irakasle eta ikasleekin lehen hilerokoari buruzko sentsibilizazio lana egiten duen

Ione F. Zabaleta, Ara!Gorputzeko kidea


Lehen Hilerokoaren tabuekin apurtzeko saio irekiak antolatu ditu Ara!Gorputzek

Ara!Gorputz kooperatibak haurren lehen hilerokoa bidelaguntzeko bi saio antolatu ditu, tabu eta estereotipo okerrez beteriko prozesua ahal bezain naturaltasun handienarekin eraman ahal izateko helburuarekin. Eskualdeko zenbait ikastetxeetan irakasleekin eta gazteekin informazio saioak antolatzen dituzte. Eta gainditutako gai bat delako uste orokorra bada ere, belaunaldi berrietan oraindik garai bateko akats berberak errepikatzen direla ondorioztatu dute.

Ione F. Zabaleta, Ara!Gorputzeko kideak azaldu digunez, "informazio gabezia handia dago oraindik, eta lehen hilerokoa izango duten haur horiek ez dakizkiten hutsune horiek uste faltsuekin osatzen dituzte". Horren ondorioz, zientzia nagusi den garaiotan, oraindik ere euren gorputza ondo ezagutzen ez duten neskato gazte asko dago, minari beldurra eta lotsa nagusitzen delarik.

Horri aurre egiteko, maiatzaren 27an (18:00etatik 20:00etara) irakasleei zuzendutako saio irekia antolatu dute Irungo Palmera Montero gunean. Eta ekainaren 3an, ordu eta leku berean, haur eta helduentzako. "Lehen hileroko horren prozesua naturaltasunez eramateko bidelagun izan nahi duen orori zuzenduta dago", dio Zabaletak. Eta horretarako, helduok oraindik ere ditugun beldur, tabu eta uste faltsuak alboratzeko barne gogoetarako gonbidapena egiten dute.

Azken batean, gizartearen erdiak baino gehiagok bere bizitzaren parte handi batean ziklatuko duenez, hilerokoari buruz dagoen isiltasuna apurtzeko garaia dela sinesten dute Ara!Gorputzen.

Saioak irekia dira eta dohainik, baina aldez aurretik izena eman beharra dago. Posta elektroniko honetara idatziaz: infor@aragorputz.eus.

 

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika