Podcast

Lehen ukrainar errefuxatuak iritsi dira Behe Bidasoa eskualdera

Lehen ukrainar errefuxatuak iritsi dira Behe Bidasoa eskualdera

Gerratik ihesi lehen ukrainiarrak iritsi dira Euskal Herrira. Gure eskualdean, Hendaiara 30 bat lagun, baita Irunera eta Hondarribira zenbait familia ere. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Irunen lehen harrerarako 150 plazako gune bat prestatu du, handik Berrizen, Onatin eta Tolosan prestatutako zentroetara eramateko gero. Zentzu honetan, Gurutze Gorria eta CEAR Errefuxiatuekin (lehengo CEAR Euskadi) Ukrainatik ihesi datozen pertsonak artatzen ari dira.

Bien bitartean, gure eskualdean errefuxiatuak euren etxeetan jasotzeko prest diren hainbat pertsona daude. Instituzioez gain, hainbat herritar eta elkarte ere aritu baitira egunotan elkartasun sareak antolatzen. Eta Irunen, 90. hamarkadaz geroztik udan Txernobilgo haurrak beren etxeetan hartu dituzten familiek deituta, lehen bilkura irekia burutu zuten joan den larunbatean. 25 lagun inguru bildu ziren Palmera Montero gunean elkartasun sare bat sortzeko helburuarekin. Bertan izan ginen.

Bestalde, Irungo eta Hondarribiko udalek 5 minutuko elgarretaratze isilak deitu dituzte San Juan plazan eta Hondarribiko Kale Nagusian martxoaren 9an 12:00etan ukrainar errefuxatuen sustenguz.

Hendaian ere elkartasun kanpaina

Anartean, Hendaiako herriko etxeak lehendabiziko 30 errefuxiatuak iritsi direla jakitera eman du. Elkartasun kanpaina abian jarri du ere. Batetik, ukrainar errefuxiatuei harrera egiteko prest den pertsona oro Hendaiako CCASaren emailera idatzi dezake: ccas@hendaye.com edota 05 59 48 23 10 telefonora dietuz. – Bestetik, botikak eta garbitasun produktuen bilketa antolatu dute Hego Lapurdiko osasun profesionalen elkartearekin elkarlanean. Hendaiako Intzura industriguneko Autoportuko txertatze zentroan jasoko dute materiala martxoaren 10ean (15:00etatik 18:00etara), martxoaren 12 (10:00etatik 18:00etara) eta martxoaren 15 (15:00etatik 18:00etara). Premiazko produktuak galdegin dituzte dutxarako gelak, xanpuak, xaboiak, hortzetako orea eta hortzetako eskuilak, muxukoak, haur txikiendako pardelak, esne irina, pto ttipiak eta garbiketa lozioak, baita osasun produktuak ere; gel hidroalkoholikoa, eskularruak, xiringak, orratzak eta perfutsiorako materiala, termometroak eta tentsio neurgailuak.

Bestalde, Hendaiako farmaziekin elkarlanean botikak ere bilduko dituzte. Eta nahi duen orok bere ekarpena egin dezake farmazietan bertan erosiz. Betiere, iraungi gabeko kutxa osoak jasoko dituzte botika hauetaz: Minaren aurkakoak (Doliprane, Paracetamol, Ibuprofeno, Aspirina, Tramadol, Kodeina eta Nefopam), esteroide ez beste hantura aurkakoak (Ketoprofene, Diclofenac eta Nurofen); antibiotikoak (Amoxicillina, Augmentin, Pyostacine/Pristinamycine); zaurien sendatzeko antiseptikoak (Betadine, Biseptine, Chlorhexidine).

 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika