Podcast

Lizar bat gutxiagorekin eta 21 plaza gehiagorekin zabaldu dute Bienabe Artiako aparkaleku berria (2021-05-06 13:30:33)

Lizar bat gutxiagorekin eta 21 plaza gehiagorekin zabaldu dute Bienabe Artiako aparkaleku berria

Irunen ere, Artiako Lagunak elkarteak behin eta berriz salatu izan duen auzoko Bienabe Artiako aparkaleku berria aurkeztu du Udalak. 210.000 euroko inbertsioarekin, eta lau hilabeteko lanen ondotik, gaur ideki dute 40 plazako aparkalekua.

Cristina Laborda, Obretarako zinegotziak azaldu duenez, bertan zeuden 10 lizarretatik bat kendu dute azkenik, baina auzoan 40 zuhaitza gehiago landatu dituzte. Eta heldu den neguko landaketa sasoian aparkalekuaren inguruko berdegunea zuhaitz berriekin hornituko dute.

Bestalde, Artiako Lagunak elkarteak Blaia kanposantu pareko aparkalekua beti erdi hutsik egon ohi delarik, 100 bat metrora beste hau handitzerik ez zela behar nabarmendu izan du. Artia Auzo Elkarteak, aldiz, ez du berdin pentsatzen. Auzo elkarteko Jose Barreirok argi utzi du bizilagunak ez daudela prest Blaiaraino joateko, "urrundua eta puntu beltz" gisa sentitzen dutelako. Eta auzoan aparkatzeko arazo handia dagoenez, Bienabe Artiakoaz gain, aparkaleku gehiago aldarrikatzen jarraituko dutela iragarri du. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika