Podcast

'Loraldi berri' liburu eta diska azoka antolatu dute Urruñan euskal pizkundearen hazia izan dadin

Joseba Aurkenerena (Urrunaga elkartea) eta Gerard Urrutia (Berttoli elkartea) antolatzaileekin hitz egin dugu


'Loraldi berri' liburu eta diska azoka antolatu dute Urruñan euskal pizkundearen hazia izan dadin

Urruñan euskal kulturaren “pizkundea” sustatu nahian dabiltzan hainbat eragilek, 20 argitaletxe eta elkarte bilduko dituzte abenduaren 4an, herriko aurreneko euskal disko eta liburu azokan.

'Loraldi berri' Urruñako liburu eta diska azokaren lehenengo edizioa, abenduaren 4ean iragango da. Euskarazko liburu eta disko azoka honen hitzordua, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du. Baina ez da hori helburu nagusia. Izan ere, Urrunaga eta Berttoli elkarteek bultzatuta, Urruñan bertan XIX. mendearen erdialdean izandako euskal kulturaren loraldia gogora ekarri nahi dute, "euskal pizkundearen hazia ernaldu dadin".

Antton Abbadiak, Urruña eta Bidasoa eskualdean sortutako “Lore Jokoak” euskararen aldeko ekimenak gogoan dituzte. Eta arima hura berreskuratzeko eta loraldi berri baten menturan ari dira lanean.

Urruñako liburu eta azoka honetan, 20 argitaletxe eta elkarte bilduko dira, gehienak euskarazko argitalpenak. Hitzordua abenduaren 4an igandearekin eman dute, 9.00etatik 14.00ak arte Urruñako eliza aitzineko plazan.

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika