Podcast

Lore eskaintza bateratua mugaz gaindi, gerla, terrorismo zein migrazioaren biktima ororen omenez

Lore eskaintza bateratua mugaz gaindi, gerla, terrorismo zein migrazioaren biktima ororen omenez

3.000 ukrainarri harrera egiteko plana ondu du Eusko Jaurlaritzak. Eta bi egoera aurreikusi dituzte, irits daitezkeen iheslari kopuruaren arabera. Dauden baliabideak «indartu» eta «gehitzea» adostu dute. Plana behin-behinekoa da, eta martxoaren 31ra arte iraunen du.

Hau eta ukrainar errefuxiatuei ez ezik, hilabetero eskualdea zeharkatzen duten ehunka migranteei harrera politikaz jardun dute Irungo Arretxe Gainan dagoen Gordailu zentroan antolatutako Erakundeen Arteko Mahaian. Bertan bildu dira Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irun eta Hondarribiko Udaletako eta sozial arloko hainbat erakundeetako ordezkariak. Baita lehen aldiz ere, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoa ere.

Iñigo Urkullu lehendakariak gonbidatu du Jean Rene Etxegarai, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko lehendakaria, aurretik, goizeko 10:00etan Irun eta Hendaia arteko Avenida Zubian egindako lore-eskaintzan. Gerlako ukrainar biktimak, errefuxiatuak, terorrismoaren biktimak eta Bidasoa ibaian itotako afrikar jatorriko migranteak ere omendu dituzte. Etxegarai ere lankidetzarako eta koordinaziorako prest azaldu da. Egunotan Donibane Lohitzune eta Hendaiako tren geltokira heltzen ari diren ukrainar errefuxiatuak Irunera bideratu behar baitituzte.

Gaurko bisitan, Gordailu aldamenean dagoen 150 plazako ukrainar errefuxiatuentzako harrera gune berria, baita migranteentzako Gurutze Gorriak kudeatzen duen aterpetxera bisita egin dute agintariek.

 

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika