07 jun, 2022
Hendaiako Mintzaian euskara taldeak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Mintza Eguna ospatu zen Hendaian joan den igandean. Lehen aldikotz Ipar Euskal Herrian.
Mintza praktikarako talde desberdinak badira ere, Hendaiakoak izan baitira Topaguneko egitasmora batu diren aurrenekoak. Orain, egitasmoa Ipar Euskal Herrira hedatzeko helburua dute, Mintzalagun taldeak euskara ikasteko eta praktikatzeko espazio sozial berriak sortzeko tresna eraginkorrak direlakoan baita Euskaltzaleen Topagunea. Kike Amonarrizek, Topaguneko lehendakariak "lotsak gorde eta hanka sartzera" gonbidatu zuen, "horrela ikasten baitita hizkuntzak, mihia astinduz".
Azken 25 urteotan milaka lagun euskararen olatura erakarri dituen ekimenak, aurten 6.500 pertsona mobilizatu ditu astero. Eta norbere herrian euskara praktikatzen aritu diren horietariko batzuk, Hendaian topatu ziren Euskal Herriko txoko desberdinetatik iritsiak, aparteko beste egun batetaz gozatzeko. Abesbatza, bertsolariak, bisita gidatuak Hendaian barna, zein erromerian eta bazkarian ere, elkar ezagutu eta euskaraz praktikatzen jarraitzeko aukera izan zuten denek.
Pandemiaren ondorioz internet bidezko mintzanet alternatiba azkartu egin da, 1.000 erabiltzailerekin. Halere, gehienak aurrez-aurreko taldeetan ari dira, aurten 6.500 izan dira Euskal Herrian orotara.