Podcast

Manifestazio historiko batek kaleak hartu ditu berriro, eskualdea feminismotik eraikitzeko prest

Manifestazioan bildutako aldarrikapen eta ihardokitzeak bildu ditugu ondoko erreportaian.


Manifestazio historiko batek kaleak hartu ditu berriro, eskualdea feminismotik eraikitzeko prest

'Patriarkatua sutara!' lelopean mobilizazio historikoa burutu zuten martxoaren 8 honetan Bidasoaldeko 15 elkarte feministak, sindikatuek eta eragile andana batek. Mugimendu feministaren aldarriek eskualdeko herri guztiak (Hondarribia, Irun, Hendaia, Biriatu eta Urruña-Pausu) batu ditu lehendabiziko aldiz. Gizon-emazteen arteko %25eko soldata arrakala, zaintza lanen partekatzea, genero indarkeriaren kontrako borroka, administrazioaren berdintasun politika azkarragoak edota Irun eta Hondarribiko alardearen gatazkari aterabideak bilatzeko aldarrikapenentzako lekua egin zuen.

Hondarribiko Martxoak 8 plazatik eta Pausutik zutabe bana abiatuta Santiago Zubian batu ziren Bidasoaz bi aldeetako herriak zeharkatu ondoan, eta Avenida Zubian hitzartzea eta ekimen sinbolikoa egin zuten Hendaiako Bagera elkarteak bultzatuta. Zubiaren Hendaiako sarreran dagoen espazio idekiari Kasilda Hernaez Vargas plaza izendatzeko afitxa ezarri zuten. Hau berrizendatzeko ez ezik, Hendaiako Herriko Etxeari kale izendegia feminismotik lantzeko eskaera luzatu baitiote Irunen eta Hondarribian urteotan egin izan duten bezala.

Itziar Varela, Bagera elkarteko kideak azaldu digunez, "Hendaian emazteen izena duten bi kale baizik ez daude, eta horietako bat Edurnezuri karrika da", Lizardi gaineko Walt Disney karrikaren aldamenean hain justu. Hau salatzeko Pausutik Santiago Zubirako Hendaiako bide osoan zehar, kaleetan 30 afitxa ezarri dituzte beste hainbeste proposamenekin.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika