Podcast

'Martin Zalakain' western karlista taularatzeko dena prest dute Jostaldi pilotalekuan

Iñaki Arregui, obraren koordinatzailea


'Martin Zalakain' western karlista taularatzeko dena prest dute Jostaldi pilotalekuan

Itziar Otamendi dantzaria eta jantzien arduraduna


'Martin Zalakain' western karlista taularatzeko dena prest dute Jostaldi pilotalekuan

Ander Lipusek eta Harkaitz Canok ondutako antzerki eta dantza ikusgarria, antzerki dramatiko dantzatua dela nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, Euskal Herri osoko hainbat euskal dantza taldeetako 100 bat dantzarik parte hartzen badute ere, Pio Barojak idatziriko 'Martin Zalakain' eleberrian oinarritutako obra kontakizun bat dela azpimarratu du Argia taldeko Juan Antonio Urbeltz koreografo, dantzari eta sortzaileak. Euskal dantza tresna bat da, clicheak apurtuz. "Euskal Herrian ez ditugu gerla heroi historiko edo mitologikorik, eta horrek esan nahi du emakumeen presentzia garrantzitsua izan dela, euskal gizartean. Baina heroirik bada, Pio Barojari esker Martin Zalakain da horietariko bat", argitu du Urbeltzek.

2017an Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zutenetik 12.500 ikusle bildu ditu ikusgarri honek. Eta duela bi urte Hondarribian plazaratzeko programatua zutelarik, pandemiaren ondorioz eten egin behar izan zuten ibilbidea. Baina bueltan dira berriz ere. Eta oraingo honetan Pio Barojak markatutako "Bidasoako Herrialdean" taularatuko dute.

Iñaki Arregui, obraren koordinatzaileak dioenez, ikusgarri dramatrikoa da, hunkitzen duen western karlista baten antzekoa. Eta iragarri dutenez, Pio Barojaren eleberria irakurri ez duenak ere ongi ulertuko du obra. Itziar Otamendi dantzari eta jantzien arduradunak ere xehetasunak eman dizkigu obra honen gibeletik dagoen guztiaz.

Hitzordua ekainak 19 (igandean) 20:30etan Jostaldin izango da. Eta 420 ikusleentzako sarrerak Arma Plazan dituzue eskura 12 eurotan. Edo interneten kutxasarrerak atarian.

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika