Podcast

Martxoaren 28an ere, Zuhaitz Eguna ospatuko dute 2019an jaiotako Hondarribiar berrien izenean, zuhaitz bana landatzeko (2020-02-12 14:21:51)

Martxoaren 28an ere, Zuhaitz Eguna ospatuko dute 2019an jaiotako Hondarribiar berrien izenean, zuhaitz bana landatzeko

Gainera, aurten 25 urte beteko ditu "Artzuko" Gregorio Berrotaran zenak abian jarritako ekimenak. Aurten, aldiz, 25 edizioetan landatutako zuhaitz kopururik txikiena izango da. Jaiotze-tasak nabarmen egin du behera azken urteetan Hondarribian. Eta horren seinalea, iaz 86 ume baino ez zirela mundura sortu herrian, 2018an baino 29 gutxiago, eta duela hamarkada bateko batezbestearen erdia.

Beheraka, aldiz, duela zenbait urtetikan hona sentitzen hasia dutela esplikatu digu Kalixa Silanes zinegotziak.

Udalak jakitera eman duenez, 52 mutilak dira eta 34 neskak. Eta haien artean, izen erabilienen artean daude, Martina, Nahia eta Haizea neskentzat, eta Julen, Telmo eta Oihan mutilentzat.

Iaz bezala, landaketa gunea San Telmo inguruan izango da, Higer Itsasargitik hurbil.

Kalixa Silanes hautetsiarekin hitz egin dugu 

Azken berriak

Hondarribiko Udal Liburutegia San Pedro kalera eramango dute larunbatean

14 egunez esperoan

Gizarte segurantzaren bulegoan eguneroko arreta eskatzeko sinadura bilketa jarri da abian eskualdean.

II.mundu gerran deportatuei buruzko erakusketa ikusgai dago Berako Kultur etxean

Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka

Agintaldi Plana ezkutatzea leporatu dio Abotsanitzek alkateari

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika