Martxoaren 8aren harira, egitaraua zabala prestatu dute Bortzirietan

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, zenbait ekitaldi izanen dira egunotan Bortzirietako herrietan Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan.

Pasa den igandean eman zioten hasiera egitarauari, Sufragistas filmaren proiekzioarekin. Bihar berriz, Martxoaren 8an, mobilizazio deialdiak egin dituzte bortz herrietan: Igantzin elkarretaratzea eginen dute 12:00etan eta 19:00etan; Arantzan elkarretaratzea 12:00etan; Etxalarren elkarretaratzea eta gizakate girotua 19:00etan; Lesakan kafe tertulia 18:00etan eta elkarretaratzea 20:00etan; eta Beran elkarretaratzea 20:00etan.

Martxoaren 11n, larunbatean, emakumeen afaria antolatu du Lesakan, bertako mugimendu feministak. Hurrengo egunean berriz, martxoaren 12an, Bortzirietako Emakumeen XIII. Mendi Martxa eginen dute Arantzan. 09:00etan egin dute hitzordua plazan eta mendi buelta eman ondotik, bazkaria izanen dute Burladan 14:00etan. Gaur izanen da mendi martxan eta bazkarian izena emateko azken eguna, 20 euroen truke. Horretarako, 722 69 30 78 telefono zenbakira deitu beharko da edota berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idatzi.

Martxoaren 14ean, asteartean, Elkar zainduz, zaintza eskubide kolektiborantz solasaldia izanen da Lesakan, Emagin elkartearen eskutik, 17:30ean. Eta bukatzeko, martxoaren 17an, Amatasunak feminismotik solasaldia eginen dute Igantzin, Parean elkartekoekin, 18:00etan. 

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika