Podcast

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun (2021-09-24 12:37:50)

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Irungo Harrera Sareak eta mugimendu antifaxisten aldeko hainbat bidasotar kultura programazio xume bat antolatu dute irailak 25ean 20:30etatik aurrera Urdanibia plazan. Sare sozialen bitartez hedatu denez, eskuin muturrari lotutako zenbait pertsonek, larunbata honetan 22:00etan "magrebi ratero"-ak jipoitzeko deialdia luzatu baitute Irungo Moskun. "Guk aurre egingo diegu modu baketsuan, eta jarraituko dugu migranteak laguntzen, faxistek burua paretaren kontra jo dezatela nahi badute", argitu digute Harrera Sareko kideek. Izan ere, Harrera Sarea kezkatua agertu da giro arrazista honekin, trantsitoan diren migranteen zein harrerako bolondresen segurtasuna arriskuan egon daitekeelako.

Giro nahasia Irunen

Duela bi aste Larreaundi auzoan emandako 11 urteko neska baten bahiketa saiakeraren ondotik, hainbat auzokide mobilizatzen hasi dira agintariei segurtasun gehiago eskatzeko, eta auzo patruilak antolatzeko deialdiak ere egin dituzte. Alde Zaharrean dagoen Zubia harrera zentroaren inguruetan eta Urdanibia plazan eman izan diren liskar eta borrokak tarteko, zenbait jenderen arreta piztu du. Eta sare sozialetan, legea norbere eskutik hartzeko prest dena ere azaldu da.

Honek guztiak, giroa nahasi egin du Irunen egunotan, eta mezu xenofobo eta arrazista arriskutsuak hedatzen hasi dira ere sare sozialetan. Larunbata honetan, aldiz, kalea izan daiteke giro horren irudiko. 

Atxikimendua

  • Eragileak

Irungo Harrera Sarrera, Bidasoako Sos Racismo,Erletxe, Petrilla Estudio, Stop Desahucios Bidasoa, Angulaberria ,Irungo Gure Esku, Su Txikian, Lakaxita gaztetxea, Ernai, Sortu, LAB, Ziztaka, BDSkoop eraldaketa fabrika, Ara! Gorputz, Behe bidasoako eskubide sozialen karta eta Irunabar Irungo bertsoaren bilgunea.

  • Auzoko komertzioak eta tabernak

Concept Store, Txingudi Autoeskola, Loquetuquieras.es, Kolore Ganbara, Ttipia store, Tattoo Chaman, Joyería Petrikorena, Cross funcional Gimnasioa,Lasa harategia, MA janaridenda, Belarrondoko elkartea, Eskiña taberna, Depor taberna, Silver Whale, Txori taberna, Hazia Kultur elkartea, Orrua taberna, Kabigorri, Humo taberna, Altzola taberna,Irungo Atsegina, Aranaztarra taberna, Aia taberna, Sunbilla taberna, Morondoberri taberna, Larragane taberna, Labore Txingudi, Hontza, Alcanadre eta San Nicolas eta Labegorri okindegia.

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika