Memoria historikoaren berreskurapenean

nor garen jakiteko, nor izan ziren eta zer egin zuten jakitea ezinbestekoa dela uste dugulako.

Milaka dira hiri baten iragana eta historia kontatzeko moduak. Denboraren joanarekin, ordea, liburu edo dokumentu ofizialetan bildu ez diren gertakariak historiaren bazter galduetan ahaztu ohi dira zoritxarrez, idatzitako historiari ahoz transmitutako bizipenei baino sinesgarritasun gehiago eman izanaren ondorioz.

Iraganeko gertakari ilun horietara argia ekartzeko asmoz, Bozak proiektuaren bitartez “Colon pasealekua: Acera de los reales y las pesetas” izeneko ikerketa bultzatu da, Irungo hirian XX. mendean klase sozialen bereizketari eta urte luzez isilarazitako emakumeen bizipenei ahotsa emateko.

Hiru irrati saio burutu ditugu, lehenengoan Merche Tranche historialariarekin hitz egin dugu. Bigarrenean Shole Agirre izan da protagonista eta hirugarrenean, Rosi Pérez.

Podcast

colon pasealekua acera de los reales y de la peseta 3 rosi perez txingudi

colon pasealekua acera de los reales y de la peseta 2 shole agirre txingudi

colon pasealekua acera de los reales y de la peseta sarrera mertxe tranche txingudi



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika