Podcast

Esti Rubio, Mendeluko auzokidea (2021-10-19 12:18:43)

Kote Guevara, Balazta elkarteko kidea (2021-10-19 12:16:02)

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

Mendelu trebeskatzen duen GI-2134 errepidean, Irun eta Hondarribia lotuko dituen bidegorriaren aldarrikapen historikoari, Eskapatxulotik bizikletentzako alternatiba proposatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Arantza Tapiak urte bukaerarako proiektua abian egongo zela jakinarazi zuen, baina ez da deus gehiago jakin orain arte. Balazta elkarteak argi du “epeak ikusita nekez egongo dela 2022a baino lehen”.

Anartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den otsailaren 19an Batzar Nagusietan Mendeluko auzotarrei eta Balazta elkarteko kideei hitz emandako konpromisoetatik ere, bakarra bete du orain artean. Uda honetan 30 kilometro orduko abiadura muga ezarri dute bertan, baina gainerakoan “ez dute deus gehiago egin” kexu da Kote Guevara, Balazta elkarteko kidea. “Espaloiak egokitu eta autobus markesinak berritu behar zituzten, eta bidegorriaren kasuan ere hor jarraitzen du aldarrikapenak”, dio. Zentzu honetan, Portua proiektuak herrian eragin duen ezinegonari lotuta, Balaztak argi utzi du elkarteak ez duela bidegorria eskatzen leku guztietan. “Auzoetan errepideak partekatu daitezke, baina bide nagusietan bizikletarentzat segurtasun bermatzeko bidegorria ezinbestekoa da”, nabarmentzen du. Eta Mendelu da puntu beltz horietariko bat.

Auzoa bere horretan 

Mendeluko bizilagunek ere, esperoan jarraitzen dute. Auzoa egunero trebeskatzen duten 8.500 bat autoen abiadura 30 km/ordura mugatzeak trafikoaren harrabotsa zehozer apaldu badu ere. Ez da aski. Eta agintariek eskaera eta konpromisoen zerrenda mahaigainean dute auzoa bizigarri izan dadin. “Mendeluko Plan Berezia garatzeko itxaron gabe”, hainbat hobekuntza egin daitezkeela aldarrikatzen dute, 25 urtez aireportuaren mehatxupean auzo bazter batean utzita egon ondoan.

Hala nola, espaloiak zabaldu, kale altzariak berritu, markesinak edota auzoa banatzen duen beste errepide nagusiaren zarataz babesteko panel-akustikoak. Izan ere, N-1 bariantea zenbait etxeetako lehioetatik 8 metrora pasatzen da. 

Azken berriak

Indartzen doan beganismoaren irudiko izango da asteburuan ‘Be Veggie’ azoka Ficoban

Wallmapu elkarteak Elias Garay maputxearen erailketa salatzeko elgarreratzea deitu du Irunen

Irundarren eta migranteen premiak begiz jota ditu EH Bilduk 2022rako

Irun gabonetako hiriburu bilakatzeko eginahaletan

Agian Zu Ere Atzegizalea Zara eta Ez Dakizu

Egunero denda batean opari banarekin prestatuko dute ‘Gabonaldia Hondarribian’



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika