Outdoor kirolen erakusleiho bihurtu nahi du Mendiexpo azokak. Bere zortzigarren edizioa betetzen du eta Outdoor Experience gehitu diote aurten naturan burutzen diren kirol guztiak barneratzeko helburuz. Urtero handitzen ari den azoka da, eta iaz 23 stand egon baziren, aurtengoan 32ra igo da kerakusketa kopurua. Aurten gainera kirol horiek ezagutzeko, profesionalekin hurbildik aritzeko aukera eskainiko dute. Igande honetan, Urriak 30, hasi eta Azaroak 1 asteartera arte FICOBAn bisitatu ahalko da. Elena Kasuso FICOBAko azoken zuzendariaren aritu gara aurtengo berrikuntzak ezagutzeko.
Azken berriak
Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek