Podcast

Merkatariek COVID ondotik komertzioa biziberritzeko plan estrategiko bat eskatzen diote Udalari (2021-09-13 13:31:14)

Merkatariek COVID ondotik komertzioa biziberritzeko plan estrategiko bat eskatzen diote Udalari

Joan de ostiralean Irungo alkateak, Jose Antonio Santanok, 2021eko gabonetako kanpaina komertziala aurkeztu zuen. “Irun gabonetako euskal hiriburua” izango dela iragarri du alkateak. Izan ere, Ficoban, espainiar Estatuko izotz-pista ekologikorik handiena instalatuko dute, 1.000 metro karratukoa. Eta Zabaltza plazako merkatura joateko autobusak dohainik antolatzeazn gain, Sarjian eta Pio XII.aren plazan, haure eta familientzako jarduerak proposatuko dituzte. Gainera kultur agenda biderkatu egingo dute urriaz geroztik, dena jende erakartzearren. Udalak iragarri digunez, ohiko 250.000 eurotako aurrekontua bikoiztu egingo dute aurten, gabonetako kanpaina komertziala indartzeko.

Komertzioen herena desagertu da 

Mugan eta Bidashop merkatarien elkarteek bat egin dute kanpainarekin. Begirunez hartu dute komertzioa bultzatzeko antolatu daitekeen edozein ekimen. Baina Mugan elkarteko Tomas de Maeztuk oroitarazi du, elkarrekin arraun egiteko prest direla, baina “pandemiak gogor kolpatu duela Irungo komertzio sektorea, denda asko itxi dute urtebete honetan”. Eta beraz, Udalari halako kanpaina zehatzetatik haratago, “COVIDaren murrizketa neurriak desagertuko direnerako, komertzioaren biziberritzeko plan estrategiko batean pentsatzen hastea”, eskatu dio.

Oroitarazi behar da, pandemiaren aurretik ere, 2011az geroztik Irungo tokiko komertzioaren %27ak ateak itxi zituela hamarkada betean. Eta pandemiarekin, kolokan ziren askok pertsiana itxi dutela betirako.  

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika