Podcast

Metal Aroa irratsaio berria proposatuko du Denis Álvarez historialariak Antxeta Irratian (2022-01-11 15:13:45)

Denis Álvarez, historialaria


Metal Aroa irratsaio berria proposatuko du Denis Álvarez historialariak Antxeta Irratian

Urte berriarekin irratsaio berria estreinatuko dugu Antxeta Irratian. Bidasoaldean hainbat historia ikerketa egin ditu Denis Álvarez historialari hondarribiarrak urteotan. Inesa de Gaxen eta sorginen ehizatik hasita edota Jaizkibel mendian egindako erdi aroko errota harrien aurkikuntza ditugu horietariko batzuk. 

Baina oraingo honetan, historia ezagutu eta musikaz gozatzeko parada proposatuko digu MetalAroa irratsaioan. Bi astetan behin, asteazkenetan 13:00ean eta antxetamedia.eus atarian podcast gisa entzungai izango dugun saioan, bere metal musikarekiko zaletasuna eta historia uztartuko ditu. Termopilak, Espartako eta Erromako historia, Eskoziako historia, Napoleon edota II. Mundu Gerla izango ditu hizpide, besteak beste.

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika