Podcast

Migrante eta errefuxiatu ororen harreran «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko unea dela aldarrikatu du EH Bilduk

Jokin Melida, EH Bilduko hautetsia


Migrante eta errefuxiatu ororen harreran «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko unea dela aldarrikatu du EH Bilduk

Ertzaintzak Bidasoa ibaiak desagertu eta hiru aste beranduago itzuli duen hilotza, Ibrahim Diallo, 24 urteko senegaldarrarena ote den baieztatzen duen bitartean, tokiko agintariek Frantziako estatuak indarrean dituen politika migratorioen arintzearen beharra aldarrikatu dute berriz ere.

Gaur, Irungo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Elgarrekin Podemoseko David Nuñok ere hau berriz gerta ez dadin, politika migratorio arrazistekin bukatzea eskatu du Antxeta Irratian.

Irungo EH Bildu bere partetik haratago joan da. Bide seguruak aldarrikatu ditu migranteentzat, baina eta euskal instituzioei mezu ofizialetatik haratago «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko garaia dela ere, oroitarazi nahi izan die. Politika migratorio arrazistekin bukatu beharra dagoela agerikoa izanik ere, gaur egun lehen eta bigarren mailako harrera eta artatzeak ematen ari direla salagarria da Jokin Melida hautetsi abertzalearen ustetan.

Ukrainar errefuxiatuak

Izan ere, badira hiru aste Iñigo Urkullu lehendakariak Arretxe Gainan Pabellon 55 aterpetxea aurkeztu zuela ukrainar errefuxiatuak jasotzeko. Baina Melidaren arabera «argazkia egiteko etorri zen, aterpetxea ez delako martxan jarri oraindik». Halere, Hondarribiko Juan Sebastian Elcano foru aterpea erabiltzen ari dira momentuz ukrainar errefuxiatuak jasotzeko. Zentzu honetan, euskal administrazioei ere, lehen eta bigarren mailako harrera politikarik egin ez dezaten eskatu die koalizio abertzaleak.

Bien bitartean, Hendaian hiru astetan 260tik gora errefuxiatu ukrainar jaso dituztela erran digu herriko etxeak. Eta heldu den astean ongi etorri ofiziala emango zaie, horietatik Hendaian bolada baterako geratuko diren 54 errefuxiatueri, horietatik 21 haurrak izanik. Hendaiako herriko etxeak laguntza ekonomikoa eskaini die harrera familei, ukrainar errefuxiatuen egonaldiak eragin diezaiekeen gastu gehigarria arintzeko.

Irunen, aldiz, Nagusilan elkarteak elikagaien banaketa antolatuko du hilero ukrainar errefuxiatuak euren etxeetan jaso dituzten harrera familientzat. Gaur egun harrera familiek ez dute inolako laguntza ekonomikorik jasotzen, eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan antolatu du Nagusilanek ekimena. Lehendabiziko banaketa apirilaren 2an egingo dute 8 familentzat. Eta laguntza honen beharretan diren harrera familiek haiekin harremanetan jartzeko nagusilan@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da, edota bi telefono hauetara deitu. 636 11 60 12 edota 627 78 43 62 ukrainarrez hitzegin beharra badago.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika