Podcast

Migratzaileen sufrimendua Irundik bertatik arindu dezakeela oroitarazi dio Urkulluri Irungo Harrera Sareak (2021-11-30 15:03:21)

Ion Aranguren, Harrera Sareko kidea


Migratzaileen sufrimendua Irundik bertatik arindu dezakeela oroitarazi dio Urkulluri Irungo Harrera Sareak

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Iñigo Urkulluk eta Euskal Hirigune Elkargokoa, Jean Rene Etxegaraik «konpromiso humanitarioa» azaldu dute mugako migrazio krisiaren aurrean. Joan den astean Irungo, Hondarribiako eta Hendaiako alkateek egin bezala, oraingo honetan ere Eusko Jaurlaritzako eta Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakariek bat egin dute mugazgaindi, Europari mugetako kontrolen arintze bat eskatzeko.

Bi lehendakariek «atsekabea eta kezkarik handiena» azaldu dute, azken hilabeteetan Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugan zazpi migratzaile hil direlako. Tragediaren aurrean, Etxegaraik eta Urkulluk konpromisoa azaldu dute «igaroan doazen migratzaileei eta nazioarteko babesa eskatzen dutenei tratu duina eta gizatiarra» emateko, eta Europari ere ardurak galdegin dizkiote.

Irungo Harrera Sareak, aldiz, hitzetatik ekintzetara pasa daitezela eskatu diete agintariei. «Hitzak ondo daude, azpian sina genezake ere, baina ekintzak behar dira, eta eskumenen eztabaidaren atzean izkutatuta, migratzaileen sufrimenduaren pilota teilatuz-teilatu dabil. Europari eskatzea eta konpromiso humanitarioak adieraztea ongi dago, baina hemendik Irundik egin dezaketena da garrantzitsuena», adierazi du Ion Arangurenek, Harrera Sareko kideak. Izan ere, «harrera integrala» aldarrikatzen dute, eta muga trebeskatzerik ez duten bitartean, migratzaileek behar haina gau aterpetzeko eskubidea bermatu diezaieten.

Gau hontan beste hiru migrante kale gorrian utzi ditu Eusko Jaurlaritzak eskaini eta Gurutze Gorriak kudeatzen duen Arretxe Gainako dispositiboan. Bolondres baten etxean lo egin dute.

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika