Podcast

Migrazioaz gogoetatzeko eta zubiak eraikitzeko deia luzatu du Vallekas-ek Lakaxita gaztetxean larunbatean

Alaine eta Mikele, Lakaxita gaztetxeko kideak


Migrazioaz gogoetatzeko eta zubiak eraikitzeko deia luzatu du Vallekas-ek Lakaxita gaztetxean larunbatean

Urtarrilean hiru lapurreta jasan ondoan, Lakaxita gaztetxea berriz ere martxan jartzea lortu du gazte asanbladak. Eta apirilaren 2an Irungo Moskuko eta Madrilgo Vallekas-eko hainbat eragilek elkarlanean antolatutako egun osoko egitaraua dugu horren irudiko. Herrien artean zubiak eraikitzeko helburuarekin, Vallekas-etik jasotako elkartasun keinua eskertu du gazte asanbladak. Eta «Behin Itsasoa izan zena Amildegia da» izenburuko egun osoko programazioa antolatu dute horrela. Lakaxitako kideek azaldu digutenez, “Vallekas-eko eragileek proposatutako ekimena izan da, Lakaxita sustengatu nahian”.

Ondo pasatzeko ez ezik, hausnarketarako helburu aldarrikatzailea ere badu egitarauak. Espreski, migrazio politikek Europako atakan eta Mediterraneo itsasoan eragiten dituen heriotzak salatzeko. Hala, hitzordua larunbatean eguerdiko 12.00etan hasiko da, Aitamari eta Sea Watch itsas-erreskate taldeko kideen solasaldi batekin. Eta ‘Inor Ez Da Ilegala’ argazki erakusketa ere izango da ikusgai.

Bazkari herrikoia antolatu dute 14:30etan, Lakaxitako hastapeneko urteetako bejeta tailerra ohoratuz menu %100 begetarianoarekin. Eta ondoren bakarrizketak, kontzertuak eta DJ saioak izango dira berandu arte.

Alaine eta Mikele, Lakaxita gaztetxeko kideekin hitzegin dugu.

OHARRA: Kontzertuetarako txartelak 3 eurotan gaztetxean bertan eros daitezke, eta bazkarirako 8 euroko erreserba Depor eta Silver Whale tabernetan egin daiteke.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika