Anje DuhaldeTxomin Artolak Hondarribian sortutako Banako sala, haren semeak, Hurbil Artolak berridekiko du ostiral huntan. Eta Mikel Ugarte IZAERA taldeko musikari eta teknikari ohiaren omenezko jaialdi batekin abiatuko du sala honek bere ibilbide berria. Mikel Ugarte pasa den urteko abenduan zendu zen. Eta berekin lan egin izan zuten sei musika talde bilduko dira haren omenez Banako salan hilaren 11 eta 12 huntan.
Larunbatean, Lisabo, Eraso eta Lif musika taldeen kontzertuak emanen dituzte, eta ostiralean Zea Mays, Beti Mugan eta Anje Duhalde estreinatuko dute jaialdia. Anje Duhaldek berak dioenez, Mikel Ugarteri Hondarribian halako omenaldi baten egitea logikoena zen.
Kontzertuetarako txartelak mugatuak dira, eta Hondarribiko Etxebe ostatuan, Psilocybe Enea musika elkartean eros daitezke 10 euroan. Irunen, Eskiña tabernan, eta Beran Xuga ostatuan ere salgai jarri dituzte.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek