Podcast

Miramarreko Correoseko plazatxoa "Martxoak 8 plaza" izendatuko du Hondarribiko Udalak Emeki elkarteak proposatuta (2021-02-17 17:37:32)

Miramarreko Correoseko plazatxoa "Martxoak 8 plaza" izendatuko du Hondarribiko Udalak Emeki elkarteak proposatuta

Martxoaren 8ari begira Hondarribian antolatuko duten programazioaren aurkezpenarekin batera, herriko kale-izendegiak emakumeekin duen defizita orekatze aldera, Emeki emakumeen elkarteak egindako azterketa begirunez hartu dute udal talde politiko guztiek. Halere, Udalak oraindik aztertu eta onartu beharreko proposamena da.

Plaza hontaz gain, Portuan ere, Hermandade pareko zabalguneari "Sare Konpontzaileen plaza" jarri nahi diote, eta herriko hainbat alaba ospetsu edo ezagunen izenak mahagainean jarri dituzte; Bienvenida Emazabel, Petra Laborda, Agustina Genua edota Anttoni Etxeberria bezalakoak, Alde Zaharra, Amute eta Mendelun gaur egun izendapenik ez duten gune, plaza edo txokoak izendatzeko. 

Azken berriak

Joan den asteko suteen ondorioz sorturiko bizpairu kontu

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunarekin irungo udaleko berdintasun arloak dozena bat proposamen prestatu ditu.

Oihana Etxebarrieta: "Hondarribian elkarrizketa bideratu bitartean, dokumentala hitzari bide emateko hazitxoa ureztatzeko tresna izan dadila"

Hondarribiko herria ahobatez egin du Amazonek Lanbarrenen sortu nahi duen gune logistikoaren kontra

Mugaz bi aldeetako polizien "migranteen ehiza" gaitzetsi du Irungo Harrera Sareak

2021ean ere Covid dirulaguntzak eskainiko ditu Txinzer-ek behar dutenentzako

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika