Hondarribiko Modotti Tailerrak bere espazioa gazteei aukera baten ematearen aldeko apostuarekin segitzen du. Iaz Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasleen erakusketa jaso zuen bezala, oraingo honetan, Hondarribiko Talaia institutuko Argazkigintza Tailerreko ikasleen lanak biltzen dituen erakusketa antolatu du. Atzo egin zuten erakusketaren irekiera ekitaldia.
DBHko 14 eta 16 urte bitarteko ikasleen lanak dira, eta haietako batzuek, duela gutxira arte, ez zuten argazki kamera bat izan esku artean. Halere, euren lanak erakusteko aukerarik ez dutenei espazio bat lagatzeko helburua du Gotzone Eluk, Modotti Tailerra zabaldu zuenetik. Hala esan digu
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek