Momentuz ez dituzte Zuhaitzak moztuko

Duela mende erdi landatutako 47 ezki dira salbatu dituztenak, mementuko. Artiako Lagunak taldea sortu zuten auzokideek otsailan Herriko Etxearen asmoak jakin bezain pronto. Irungo auzapezak erran zuen, lorazainek egin azterketen arabera, haize bolada indartsuetan gainontzeko zuhaitzak erortzeko lanjera bazela, eta zuhaitzak osasuntsu izan arren, denak errotik kendu eta beste zuhaitz mota ttipiagoengatik ordezkatzea deliberatua zuten. Bizilagunek, aldiz, porlanezko auzo horretan duten berdegune eskaxia aintzat hartuta, zuhaitzak salbatzea ezinbestekotzat jo zuten. Eta zuhaitz lerroa osoaren azterketa orokor bat egin beharreanm, zuhaitz bakotsaren analisia egitea galdegina zuen. Herriko Etxeko ordezkariekin bilkura baten egiteko zirela harrapatu die koronabirusaren itxialdia, eta joan den astelehenean hasi beharra zuen Herriko Etxeak zuhaitzak kentzen. Bidean zirkulazio gutti zegoela probestuz gainera. Baina email joan-etorrietan eta zuhaitzak salbatzearen alde bildutako 1.700 izenpedurak aintzat hartu ditu azkenik Herriko Etxeak lanak gibelatu, eta azterketa berri baten egitea onartu duelarik. Mementuko bere azken egunak markatuak zituzten mende erdiko 47 zuhaitz hauen kimuak hosto bilakatuko dira udaberri hontan. 

Azken berriak

Hondarribiko oposizioko udal taldeek egoera ekonomiko eta sanitarioaren aurrean, herritarrak laguntzeko ahalegin handiagoa egin dezala galdegin diote

Noiz arte?

Deskonfinamendu ezberdina Bidasoaren alde batean eta bestean

Uda berezia aurreikus daiteke

Hondarribia dantzan aurten ere, baina beste gisan

COVID-19aren krisia dela eta Hendaian ospatzekoa zen euskal preso eta iheslarien aldeko “Futbol7” ere txapelketa bertan behera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika