Podcast

Mugako kontrolak berriz zorroztu dituzte udazkenarekin batera, udan migratzaileen kopurua apaldu zen bitartean

Josune Mendigutxia, Irungo Harrera Sareko bolondresa


Mugako kontrolak berriz zorroztu dituzte udazkenarekin batera, udan migratzaileen kopurua apaldu zen bitartean

Ekainaren 1etik irailaren lehenera 982 pertsona lagundu zituen Harrera Sareak Irunen. Eta 2021ean 5.000 migrante jaso zituzten bitartean, aurten (irailak 1) arteko datuen arabera, 3.100 inguru izan dira, oraindik identifikatu ez dituzten arrazoiengatik. 

Joan den astean mugazgaindiko herritar ororen harridura sortu zuen, bapatean mugetako kontrolen desagertzeak. Arrazoi argirik gabe, polizia frantsesak Biriatuko autobidearen ordainlekuan eta Santiago zein Behobia-Pausuko zubietan azken bi urteotan 24 orduz egindako kontrolak egiteari utzi zioten. Eta EH Bilduk Madrilgo senatuan espainiar gobernuak kontrolen arintzearen alde lan egiteko lortutako konpromisoak zerikusirik ote zuen galdezka geunden honetan, udazken hasierarekin batera, aste honetan berriz ere gogorki zorroztu dituzte kontrolak mugan. Eta horrek, migratzaileen bidea blokatzen du berriz ere. Aldiz, Josune Mendigutxia, Irungo Harrera Sareko kideak dioenez, “pertsona gutxiago heldu dira azken aldi honetan, eta kopuru txikietan errazago moldatu ohi dira bidea jarraitzeko”.

Izan ere, Bidasoa trebeskatu eta Europarako bidea jarraitzeko helburuarekin eskualdera iritsi diren migratzaileen kopurua nabarmen apaldu da udaberriaz geroztik. Eguraldia lagun duten urtaroetan migrazio fenomenoa bixkortu egin izan da azken urteetan. Baina aurtengo uda desberdina izan da. Eskualdera heltzen diren migratzaile guztiek ez dute Harrera Sareko bolondresengana jotzen. Baina San Juan plazako harrera guneak markatzen duen termometroaren arabera, “iazko udako datuekin alderatuta erdia apaldu da”. Zehazki, ekainaren 1etik irailaren lehenera 982 lagun jaso zituzten. Eta urtea ere bide beretik doa. 2021ean 5.000 lagun baino gehiago lagundu zituzten bitartean, aurten (irailak 1) arteko datuen arabera, 3.100 inguru izan dira Harrera Sareak lagundutako pertsonak. Gehienak Boli Kosta eta Senegalgo mutiko gazteak.

Bruselarako martxa

Bestalde, migratzaileen eskubideen aldeko Bruselako Martxaren karabana Irunera iritsiko da heldu den astelehenean “Eskubideak, heriotz gehiagorik ez” lelopean . Irailaren 26ean 10:00etan kolektiboei ongi etorria egingo zaie San Juan plazan, eta bertan bildutako migranteekin topo egingo dute. Eta bertatik, Santiago Zubi aldameneko plazatxora joango dira 11:30an, han dagoen monolitoan “mugetan hildako eta desagertutako migratzaileei omenaldia egiteko”.

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika