Podcast

Mugaz bi aldeetako polizien "migranteen ehiza" gaitzetsi du Irungo Harrera Sareak (2021-02-26 15:36:07)

Mugaz bi aldeetako polizien "migranteen ehiza" gaitzetsi du Irungo Harrera Sareak

Aste honetan Antxeta Irratiko entzule batek bere etxe aurrean gauez emandako bi migrante gazteen atxikitzea antenan kontatu ondotik, Harrera Sareak gogor salatu du poliziaren jokamoldea. Irunen azken aldian trenbide bazterrak ere miatzen dituztela eta migranteen bila txakurrekin aritzen direla argitu dute. Hendaian, aldiz, poliziaren presentzia itogarria bada ere, azken bi hilabeteotan herriko etxe eta komertzioetan talde antolatu batek egindako 30 bat lapurretak aztertu beharrean, gauetan herriko txokoetan ezkutatutako migranteen harrapaketan dabilela diote.

Bestalde, azken egunetan migrante gehiago iristen ari dira Irunera. Gehienak Kanariar Irletatik zuzenean bidalitako Maliko jatorrikoak dira. Eta negu osoan ez bezala, seme-alaba txikiak dituzten emakume gazte anitz heltzen ari dira.

Gainerakoan, Harrera Sareak, beste behin ere "Gipuzkoako Foru Aldundiak herritar ororen diruarekin ordaintzen ari den ArretxeGainako aterpetxean", Gurutze Gorriak migranteak kalean uzten dituela salatu dute. Espainiar Estatuan sartu zirela urtea bete dutenen kasuan, ez baitzaie baimenik ematen han lo egiteko. Ezta kostaldetik sartu ez direnei ere. Aste honetan bost migrante haitiar geratu dira aterpetxetik kanpo. 

Azken berriak

Udalekuak Irunen bertan antolatu ditu Udalak pandemiari izkin egiteko

Azkainen, Senperen eta Hendaian, tokiko kulturgileek antzokiak okupatzeko ekimenari segida eman zioten

Euskara herria, Harrera herria dela aldarrikatuko dute Kutxa Biraren baitan

'Kutxa bira'-ri ongi etorria eginen zaio gaur arratsaldean Beran

Hendaiak hizkuntza politika definitzeko esperientzia pilotuan aintzindari da

Burua altxatzeko eta erreferenduma irudikatzeko dinamika mobilizatzailea deitu du Gure Eskuk

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika