Podcast

Mugazgaindiko desplazamenduak garraio kolektiboan bultzatzeko urratsa eman du Transfermugak (2021-09-08 13:33:20)

Mugazgaindiko desplazamenduak garraio kolektiboan bultzatzeko urratsa eman du Transfermugak

Euroeskualdeak (Akitania-Euskadi-Nafarroa) autoen erabilera murriztu eta mugazgaindiko loturak sustatzeko helburuarekin, "trasnfermuga.eus" ataria berritu du. Bertan Bidasoaren bi aldeetako garraio zerbitzuen informazioa eskeintzen dute. Horretaz jain, mugazgaindiko joan-etorriak planifikatzeko baliabideak eskeintzen dituzte.

Peio Barrenetxea, euroeskualdeko lantaldeko kideak esan digunez, "mugazgaindi egiten ditugun bidaien %90a autoz egiten dugu gaur egun. Eta Bidasoaren bi aldeen arteko garraio zerbitzu publiko amankomunak eskas dira. Halere, aurrera pauso batzuk eman dira urteotan". Hala, Hendaia eta Irun arteko “HEGOBUS” autobus zerbitzuak edota Euskotren zerbitzuaren hobekuntzak dira horren adibide.

Webgunearen berrikuntza nagusia da, aukeran dauden baliabide guztiak atari bakar batean bildu dituztela. SNCF, RENFE eta Euskotren zebitzuak, Hegobus edota Hendaia-Hondarribia lotzen dituzt txalupen ordutegiak aukituko dituzu bertan. Eta bizikletan bidegorri sarearen bitartez egin daitezkeen ibilbideak ere gehitu dituzte garraio jasangarriaren alde. Informazio guztia, www.transfermuga.eu.


Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika