Podcast

Sos Ostalaritza Eneko Mitxelena (2021-01-21 14:31:05)

Nahi eta ezinean

Eusko Jaurlaritzak COVIDaren hedapena kontrolatzeko neurriak zorroztea galdegin dio Madrilgo Gobernuari atzo. Komertzioa eta ostalaritza arratsaldeko 19:00etarako itxi eta gehienez jota bizikide ez diren 4 lagun baizik bildu ahal ez izatea.

Baina dagoeneko indarrean diren neurriekin, Irunen, ostatuak hirugarren aldiz ixteko zorian aurkitzen dira. Atzo atzemandako 22 positiboekin, 446ko intzidentzia-tasan kokatu baita hiria COVIDari buruz, eta 500eko langa gaindituz gero, ostatuak de facto itxi beharko baitute alerta gorrian ezarririk.

Hala baldin bada, kinka larrian daudela esplikatu digu SOS Ostalaritzako Irungo ordezkariak, Eneko Mitxelenak.

Azken berriak

Joan den asteko suteen ondorioz sorturiko bizpairu kontu

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunarekin irungo udaleko berdintasun arloak dozena bat proposamen prestatu ditu.

Oihana Etxebarrieta: "Hondarribian elkarrizketa bideratu bitartean, dokumentala hitzari bide emateko hazitxoa ureztatzeko tresna izan dadila"

Hondarribiko herria ahobatez egin du Amazonek Lanbarrenen sortu nahi duen gune logistikoaren kontra

Mugaz bi aldeetako polizien "migranteen ehiza" gaitzetsi du Irungo Harrera Sareak

2021ean ere Covid dirulaguntzak eskainiko ditu Txinzer-ek behar dutenentzako

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika