Podcast

Marga Zinkunegi, Elatzeta Ikastetxeko zuzendaria (2021-10-12 14:49:01)

Natura txikitatik maitatzen duenak, heldutan zainduko du (2021-10-12 14:36:44)

Natura txikitatik maitatzen duenak, heldutan zainduko du

Ideia horrekin lan egiten dute Txingudiko Zerbitzuak eta Irun-Hondarribiko ikastetxeek urteroko Ingurumen Heziketa programak garatzerakoan. Zientzia-jolasean naturaren magia deskubritu eta ingurumenaren zaintza txikitatik ikasten den zerbait dela argi dute. Eta Txingudko Zerbitzuak-etik badira zenbait urte, adinaren arabera egokitutako saioak eta erronkak proposatzen dizkietela. Eta pandemia atzean uzten hasia dugula, itzuli dira aurrez-aurreko formakuntzak egitera.

Leire Zubitur, Txinzerreko kudeatzaileak azaldu digunez, autokonpostaje Zisare programa ez ezik, uraren zikloa, hondakinen gutxitzearen beharra edota kontsumo arduratsua bultzatzeko helburuak dituzten programak bururaino eraman ohi dituzte.

Landetxan hondakinak ongarri 

Elatzeta ikastetxean, adibidez, LH 5 eta LH 6 mailatako ikasleak Zisare programa lantzen ari dira. Eskualdeko beste zazpi ikastetxeetan bezala, jangelako eta ikasleen hamaiketakoen hondakin organikoak ongarri bilakatzeko autokonpostaje proiektua garatzen dute, jolas garaietan, bolondreski. Urtean kilo bat hondakin konpostatzen dute ikasle bakoitzeko. Marga Zinkunegi, ikastetxeko zuzendariak argitu digunez, ikastetxeko ikasketa programan txertatua dute naturaren zaintza presente egoteko garrantzia, eta hau praktikaren bidez lantzea. Autokonpostajearen kasuan, batzuk bildu eta beste batzuk laborategian aztertu egiten dituzten bitartean, beste maila batzuetan baratza lantzen dute ongarri horrekin. “Oiloak ere baditugu ikastetxeko belardian, eta txikienek elikatzen dituzten bitartean, beste batzuk arraultzak inkubagailuan zaintzen dituzte txitoak sortu arte”, argitzen du, horrela prozesua modu kolektiboan eramaten dute, eta haurrak beren adinari egokitutako ikasgaia ateratzen dute.

Landetxako Elatzeta ikastetxean izan gara bisitan, haur eta irakasleekin. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika