Podcast

Naturaren 'Printzak' abestuko ditu Nayadek 25 urteak ospatzeko, aro berri bat abiatzeko menturan

Edurne Izagirre Puy, Nayade abesbatzako fundatzaileetako bat


Naturaren 'Printzak' abestuko ditu Nayadek 25 urteak ospatzeko, aro berri bat abiatzeko menturan

Alaitz Urkia Rodriguez, Nayade abesbatzako zuzendaria


Naturaren 'Printzak' abestuko ditu Nayadek 25 urteak ospatzeko, aro berri bat abiatzeko menturan

Azaroaren 26ean 20:30ean Junkal elizan kontzertuan aurkeztuko dute urtemugarako grabatu berri duten diskoa, baina urte osoan zehar oihartzuna emango diote, "euskal musika eta emakume konpositoreen lanetan" oinarritutako errepertorioari. 

Irungo emakumeen abesbatza bakarrak mende laurden betetzen duen honetan, diskoa plazaratu du. Nayaderen bigarren diskoa bada ere (10. urtemugan gabon kanta lan bat argitaratu baitzuten), "euren buruari oparitu" nahi izan diotela nabarmendu du Alaitz Urkia Rodriguez zuzendariak. Pandemia garaian bururatu zitzaien, Nayade abebsatzak 25 urte beteko zituela jakinik, eta "gora etorri ginen nolabait" aitortu du Alaitzek. El Pilar ikastetxean asteburu oso bat eman zuten grabazioa egiten. Eta dena prest dutela, 'Printzak' diskoa aurkezteko kontzertua emango dute Junkal elizan azaroaren 26ean, larunbatatekin, 20:30an. Bertan Belen Sierra pianu-jolea eta Irungo Marrazki Akademiak ere parte hartuko dutela iragarri dute.

Momentuz 500 ale plazaratu dituzte, eta kontzertuan bertan salgai egongo dira. Diskoaren titulua "naturaren printzak" ditu gogoan. Azaldu dutenez, duela 25 urte neska gazte batzuk sortu zuten abesbatzak izan duen garapena bezalaxe, naturak ere bere aroak dituela, eta Nayadek aro bat itxi eta beste bat abiatuko duela irudikatu nahi izan dute. Euskal musika eta emakume konpositoreen lanak hautatu dituzte diskoa hornitzeko.

Urte osoko egitaraua

Nolanahi ere, larunbatean zuzenean entzuteko paradarik ez duenak, aukera gehiago izango ditu. Abesbatzak abenduaren 23an beteko baititu espreski 25 urte bere aurreneko kontzertua eman zuenetik. Atzokoak abesbatzaren eskutik eman zuten aurreneko urratsa Amaia Kultur Zentroan gabon kanta emanaldi batekin. Eta Edurne Izagirre Puy fundatzaileetako batek dioenez, "sortzaileetatiko gehienak oraindik ere abesbatzan jarraitzen dute". Hori probestuta kontzertua emango dute abenduaren 23an bertan, leku berean.

Hortaz gain, udaberrian eskualdetik kanpora hainbat emanaldi eskainiko dituzte diskoaren errepertorioari oihartzuna emateko. Eta San Martzial jaietako kontzertu bereziaren ondotik, 2023ko udazkenean (azaroan seguruenik) urtemuga borobildu nahi duen kontzertua prestatzen ari dira. Ez dute gehiegi iragarri nahi izan, baina 25 urteotan Nayade abesbatzarekin aritu diren koru, abeslari eta bidelagunak gonbidatuko dituzte denak batera kontzertua ematera.

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika