Podcast

nekazarien azoka udararako hondarribin

nekazarien azoka udararako hondarribin

Nekazarien Azoka udararako Hondarribin

Hondarribian nekazarien bi barazki azoka egingo dira udan. Hala erabaki dute Hondarribiko Udalak eta Damarri Plazan orain arte asteazkenero biltzen diren hamabi nekazariek. Oraingo honetan, hamahiru izango dira. Izan ere, Pantxilenea baserriak ere bat egin du azokarekin. Eta horrekin batera, Bidezko Merkataritzako produktuak salduko dituen postu bat ere jarriko dute. Lehen sektorea bultzatzeko helburuarekin, orain bi urte betetzen dituen azoka honen balorazio baikorra egiten du Udalak. Eta Landa Garapenerako Departamenduak, uda garaian eskaintza osatzea eta bertako ekoizleei sasoiko produktuak salmenta zuzenean banatzeko aukera eman nahi izan die. Gregorio Berrotaran zinegotziak azaltzen duenez, herriko dendari txikiak desagertzen joan diren heinean, azokarekin zalantzak bazterrean utzi eta salmentak emendatu dituzte. Horiek hala, asteazkenetan egin ohi denarekin batera, heldu den asteburutik aurrera, udan ere larunbatero nekazarien azoka egingo dute Damarri Plazan, goizeko 8:00etatik eguerdiko 13:00era. Baina postuetan egon ohi diren nekazariek ez dute udal ordezkariek egiten duten balorazio erabat baikorrarekin bat egiten. Udalak azoka sustatzeko gehiago egin dezakeela uste baitute. Eta salmentak ere ez omen dira hainbeste emendatu. Josune Antzisar Zamora. Nekazarien eskaera argia da, beraz. Baina uda garaian eguraldiak hainbesteko eraginik ez duen bitartean, negu gorrian Damarri Plazako azoka desegokia dela ere nabarmendu izan dute. Zentzu honetan, azokarentzat leku finko eta aterpetu baten beharra aldarrikatu dute udal ordezkariekin egin izan dituzten bileretan. Horri erantzunez, Gregorio Berrotaranek argi utzi du, momentuz, ez duela halako beharrik ikusten.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika