Podcast

200518 Tokiko Gaia ANTXETA Mugako pasabidea Pausu Santiago (2020-05-19 12:58:04)


Noiz arte?

Eskualdeko alkateek Pausuko zubiaren pasabidea berridekitzeko eskaeraz haratago, Euro Hiriguneko arduradunek iragarri dute, krisi huntatik atera ahal izateko, ezinbestekoa izango dela azken 25 urteetan garatutako mugazgaindiko harremanak estutzea. Izan ekonomi eta komertzio arloan, izan hezkuntza edo kultur ikusmoldetik ere. Zentzu hontan, herriko etxe bakotsak bere herriko ekonomia sustatzeko hartutako neurriez haratago, ikuspegi orokorrago batetik lan egiteko beharra ikusten du Elgarrekin Podemos talde politikoak. Hala, Irun, Hondarribia eta Hendaiako herriko etxeek osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoari eskumen gehiago eman eta krisiari eskualde mailako erantzunak emateko erakunde egokia izan daitekeelakoan dira. Halere, zubia itxita den bitartean, Europako Batasunak euroeskualdeei duten garrantzia aitortu ezean, deus gutxi egin ahalko dela diote.

Bien bitartean, Irun Aurrera talka plana behin martxan jarrita, krisiari aurregiteko alderdi politiko eta eragile ekononomiko guztien partehartzea segurtatuko duen Irungo Berreraikuntzarako Batzorde baten osaketa galdegin dute.

Anartean, 2018ko urtarrilaz geroztik astelehenero mobilizatzen ibili ondotik, Alarma Egoeraren ondorioz, gelditu eta bi hilabete geroago, mobilizazioei berrekin diete pentsiodunek. Mementuko hegoaldeko hiriburuetan, baina Txingudiko Pentsiodunen Mugimendutik 1.080 euroko gutxiengo pentsio publikoaren aldarrikapenei, pendemiaren ondorioz, adinekoen zentroetan hildakoak gogoratuko dituztela iragarri dute.

Instituzioek alor horretan egin duten kudeaketa salatu nahi dute. Izan ere, 808 lagun zendu dira Hegoaldeko zahar etxeetan COVID19aren ondorioz. Hego Euskal Herrian hildako guztien %41a.

Azken berriak

Berako udalaren ez besten bandoa

Oporretan izanen da antxetamedia

Ezenarro eta Navarron garaile, abestentzio handiarekin

Alarma egoeraren amaierak kezkak eta kexak sortu ditu Beran

Zubiak ez dira denentzat ireki

Ekonomia feminista eskola hasiko da Oiartzunen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika