Nor gara


2001.urtean sortu zen Antxeta Irratia, Behe Bidasoa eskualdeko uhinak, euskaraz eta libre astintzeko asmoz. Urtetik urtera, egonkortzen, saretzen eta hedatu den irratia da Antxeta.

Euskararen aldeko eragile, iparrorratza sekula galdu gabe, jendarte anitz eta inklusibo baten alde ere egiten dugu lana eguneroko programazioan. Jendarte feminista bat aldarrikatu eta horren aldeko jarduna ere egiten dugu. Bizitzak erdigunean jartzen dituen ekonomia sozial eta eraldatzailean kokatzen ditu Antxetak bere zangoak. BDSKoop Eraldaketa Fabrikako kide da. Hedabideen hirugarren sektoreko aktore. Ez publiko ezta pribatu ere, komunitario baizik.

Bi zango ditu egun Antxeta Irratiak. Bata Behe Bidasoa eskualdean pausatzen da. Hendaia, Irun, Urruña, Biriatu, Hondarribia (90.5; 89.7; 105.8) eta Berako (90.4) informazioa landuz, bertako komunitatearentzat eta bertakoekin.

Bigarrena, izenak berak dioen bezala, AntxetaBi, BIlbon (91.4), Iruñean (106.7), Donostian (105.8) eta Gasteizen (90.4), hiriburuetan alegia.

Komunikazio proiektu bakoitzak, bere hedapen eremuaren araberako programazio berezitua eskaintzen du (atari honetan ikusgai dituzue biak). Horretarako, Antxeta Irratiko lan talde zabalaren parte hartzeaz gain (izan langile ala laguntzaile), Euskal Irratiak federazioa (Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Amikuzeko Irratia eta Xiberoko Botza), Radio Kultura internet bidezko irratia eta Arrosa sarea ditugu bidelagun.

Lau hitzez, Euskal Herri euskaldun, anitz, feminista eta saretuaren alde ekiten du Antxeta Irratiak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika