Podcast

Norbere sexualitatean sakontzeko eta plazera lantzeko tailerra antolatu du Gaurko Andreak elkarteak Irunen

Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkarteko kidea


Norbere sexualitatean sakontzeko eta plazera lantzeko tailerra antolatu du Gaurko Andreak elkarteak Irunen

Sexualitatearen autoezagutza bultzatuz emakumeak ahalduntzeko 'Ni neu zaintzen' tailerra emango du Pitu Aparicio (@pituaparicio) adituak Irunen. Plazera zertan eta nola bilatu landuko du. 

Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, hamabostean behin hiru orduz bilduko dira Kale Nagusiko euren egoitzan. Madrildik espreski etorriko da Aparicio. Eta lehendabiziko saioa irailaren 22an hasiko bada, sei saio izango dira guztira (17:30/20:30).

Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkarteko kideak iragarri duenez, "oso tailer potentea izango da, hainbat tabu apurtuko dituelako, gizarte honetan sexua beti gizonari plazera emateko bideratua izan delako". Tailer honetan, aldiz, autoestimua ez ezik, emakumearen sexualitatea eta plazera nola eta zertan bilatu landuko du Pitu Apariciok. Adituaren arabera, emakumearen ahalduntzeko ezinbestekoa baita "autocoñocimiento" delakoan ere sakontzea.

Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da, dohainik.

✍️ gaurkoandreak.irun@gmail.com

☎️ 665 735 333

Azken berriak

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da

Larreaundi-Olaberriako auzo bizi-giroa indartzeko eginahaletan

HAPOa onartu arte baserritarrek aroaren baitan jarraitu beharko dute azoka egunetan

Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika