Odol emariak ez du etenik behar

Bidasoa eskualdea ez da apartekoa. Konfinamenduarekin nekez hurbiltzen da jendea odola ematera. Eta Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak jakinarazi du, jendea etxean denez larrialdizko istripuak apaldu badira ere, Hego Euskal Herrian 500 bat odol bilketa behar direla egunero, transfusioak ez ezik, osagarri zerbitzu eta industria farmazeutikoak dituen beharrak asetzeko. Hondarribian eta Irunen, herriko adineko zentroetan egiten zenez, alternatibak bilatu behar izan dituzte odola segurtasunez jasotzeko.

Hondarribian, Herriko Etxeak Jostaldi pilotalekua lagatu dio erakunde honi, honek segurtasun neurri guziak bere gain hartuta, odola emateko prozesua pilotaleku itxi hortan salbuespenez gauzatu ahal dezan.

Oroitarazi behar baita, odola ematen dugunean, honen osagaiak banatu eta helburu ezberdinetarako baliatzen direla, baina odol-erreserbek ez dutela luzez irauten. Gipuzkoan 17.000 dol emaile dira gaur egun. Eta Hondarribian 150 inguru, beraz, eta aipatutako guziagatik, gaur atsaldeko 18:00etatik 21:00etara eginen dute odol emanaldia Jostaldi pilotalekuan. Badira gauza anitz telematikoki edota telefono deiez egin daitezkeenak gaur egun. Odola ematea ez da horietariko bat. Eta indarkeria matxistaren errealitate gordinari dagokionez ere, bere erasotzailearekin 24 orenez konfinaturik eta kontrolpean diren biktimen kasuan, salaketak edo laguntza deiak telefonoz egitea zail bilakatu dira egunotan. Horri aurregiteko, farmaziak funtsezkoak bilakatuko dira. Izan ere, Bizkaian abiatutako Maska19 ekimena fite zabaldu da Hego Euskal Herri osora, eta dagoeneko Gipuzkoako 285 farmazietan, Bidasoa eskualdeko 17etan eska dezakete laguntza indarkeria matxistaren biktima diren emazteak. Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkarteko kideak esplikatu digunez, farmazietan modu diskretu batean galdegin dezakete laguntza maska 19 bat galdeginda. Maska19 hitz gakoa eskatuz, farmazia guzietako botikariak jakinaren gainean dira protokoloa aktibatu behar dutela.  Oroitarazi behar da, Euskal Gobernuak 900 804 111 telefonoa plantan eman duela biktimak laguntzeko, eta ohiko 016 zenbakia ere martxan dela Hegoaldean. Ipar Euskal Herrian, aldiz, 39-19 da.

Azken berriak

Hondarribiko oposizioko udal taldeek egoera ekonomiko eta sanitarioaren aurrean, herritarrak laguntzeko ahalegin handiagoa egin dezala galdegin diote

Noiz arte?

Deskonfinamendu ezberdina Bidasoaren alde batean eta bestean

Uda berezia aurreikus daiteke

Hondarribia dantzan aurten ere, baina beste gisan

COVID-19aren krisia dela eta Hendaian ospatzekoa zen euskal preso eta iheslarien aldeko “Futbol7” ere txapelketa bertan behera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika