Euskadiko Transfusioen Bankuak, odol erreserbak larrialdi egoeran aurkitzen direla ohartarazi zuen joan den astean, eta egoerak ez du hobera egin. Euskal Autonomi Erkidegoan, 60.000 odol emaile daude, Gipuzkoan 18.000, eta gutxieneko odol erreserbak bermatzeko beste 3.000 odol emaile berri behar dituzte. Gure eskualdean, Hondarribin, gaur izango da hilabeteko odola emateko hitzordua, Kasino Zaharreko adinekoen egoitzaren beheko solairuan, 18.30etatik, 21.00etara. Ane Miren Aginagalde, Hondarribiko Odol Emaileen elkarteko presidentarekin hitz egin dugu.
Azken berriak
Euskal Herri osoko Mintzalagun taldeen hiriburu bilakatuko da Hendaia ekainaren 5ean